XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauean Anek ez dau batere lorik egin eta goizean arin-arin ohetik jaiki eta ikastolara joateko prestatu da.

Gelara sartzerakoan bere lagunei begirada larriak bota deutsez.

Baina Jon maisua beti lez denporaz heldu da eta egun on esanaz batera lanean hasi da.

-Gaur basoan bizi diran animaliei buruz egingo dogu berba, horixe izango da gure gaia.

Danon artean zeintzuk diran gogoratuko doguz eta animalia bakoitzaren ezaugarri batzuk ikasiko doguz -dino maisuak.

Aneren begiak biztu egin dira eta gehiago itxaron barik itaun hau egin dau: